XXI. MENDEKO ESKOLA
Askotan, antzinako hezkuntzari buruzko eta
gaur egungo hezkuntzari buruzko eztabaida handiak sortzen dira. Izan ere,
ikasleak hezteko eta irakasteko moduak asko aldatu diren lehendik orain.
Lan honen bitartez, azaltzen dugu, gaur egun,
zer nolako aldaketak ikusten diren lehengo ikasketekin alderatuz eta zer nolako
hezkuntza espero dugun etorkizunean orain dagoen maila hobetu dezan. Bai eta
ikasleak lanbidea eskuratzeko aukerak nola erraztu edo arazo hori nola zuzendu
daitekeen.
Aurkibidean ikusi dezakezuen moduan,
bereziki, hainbat ataletan zentratu gara, izan ere, gaur egun aldaketa gehien
jasan dituztenak izan direlako.
Lanaren bukaeran, gure ustez zeintzuk izan
beharko liratekeen XXI. Mendeko eskolaren xede nagusiak aipatzen dira.
IKUSPEGI KRITIKOA ADMINISTRAZIOAREN ETA GURE
ALDETIK
Gizarteko bizitzan, familian,
hezkuntza-sisteman, informazio-teknologia aurreratuenen erabileran, lan-munduan
eta abarrean azken urteotan gertatu diren aldaketek uste baino askoz gehiago
aldatu dituzte belaunaldi gazteen gizarteratzeko eredu, mekanismo eta
prozesuak. Horren ondorioz, giro nahasia sortu da familian, eskolan eta
administrazioan, eta gazteen jarrera berriei buruzko azalpen eta erantzunen bilaketa sakona
eragin du.
Egoera larri horren ondorioz, egindako
ikerketa askotan azpimarratzen den bezala, familiak euren erantzukizun
gizarteratzaileak eskolaren esku uzten joan dira pixkanaka. Irakasleek eta
eskola-zuzendaritzek joera hori benetan gertatzen ari dela adierazi dute, eta
kasu askotan baita kritikatu ere. Aldi berean, norbanakoarengandik hurbilen
dagoen komunitateak ere auzoa nahiz udalerria behin eta berriro adierazi izan
du gazteek jasotzen duten hezkuntzaren kalitatea eskasa dela, baina askotan
norbanakoaren inguru hurbilak historian zehar hiritar gazteen gizarteratzean
eta hezkuntzan bete duen funtsezko funtzioaz ohartu gabe.
Lan-proiektu komun batek, beste alderdi
batzuen artean, honako hauek garatu behar ditu: familiak eskolan parte hartzea,
eskolak ingurunean eta alderantziz, eta enpresak, udalerriak eta elkarteen
presentzia eskolan bertan, elkarlanean eta batak bestearen jarduera esparruetan
sartu gabe. Beraz, hezkuntza-proiektu formalek, ez-formalak eta informalak epe
luzeko perspektiba batean bat egite izango litzateke kontua.
Ikastetxeak irakasten den lekua edo ezagutza
jakin batzuk transmititzen diren lekua baino zerbait gehiago izan behar badu,
ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana aztertu behar da lehendabizi.
Gazteek euren ingurunea hobeto ezagutzen dutela ziurtatu behar da. Horrek, aldi
berean, ingurunearekin identifikazio eta lotura handiagoa izatea ekarriko luke
eta, ondorioz, hobeto integratzea.
INGURUAN NAGUSI DEN KULTURAREN TRANSMISIO HUTSA ALA GIZARTEA ALDATZEA
Gizarte guztietan
gertatzen den bezala, bakoitzak kultura ezberdin bat dauka. Kultura horretan
edo beste batetan jaiotzeak, pertsonei,
behartzen gaitu balore zehatz batzuk
barneratzera. Hau da, pertsonen izaera nolakoa izan behar den markatzen du
kulturak. Beraz, gizarte batean integratzeko, ezinbestekoa da bertako kultura
ezagutzea eta errespetatzea.
Hezkuntza kulturarekin
guztiz lotuta dago. Beraz, hezkuntzaren bidez, transmisioak ematen dira. Gure
hezkuntzaren helburu nagusia, kulturaren transmisioan datza, baina irakasle
bakoitzak haien pentsatzeko moduaren arabera adierazten dute.
Gaur egun, askok, estatuko kulturaren kontra daude eta aldaketak behar
dituela adierazten dute, beraz, ikasleei, kultura berritu behar dela transmitituko
diete.

Honekin lortu nahi
dena da, ikasleak kritikoak izatea, hau da, haien kabuz pentsatzea, gizartean
dauden gabeziak konpondu ahal izateko.
IKASTEN
TRABAK TOPATZEN DITUZTEN IKASLEEI BEREBIZIKO LAGUNTZA EMATEA ALA IKASLEEN
BIKAINTASUNA GARATZEA
Irakasle askok, gaur egun, garrantzi gehiago ematen diete ikasle azkarrei.
Beraz, gainontzeko ikasle askok, baztertuak sentiarazten dira eta askok eskola
uzten dute. Beraz, ikasle azkarrak irakaslearen ardurapean egongo dira beti eta
honekin batera haien notetan bikaintasuna etorriko da, izan ere, atentzio osoa
beraiei bideratuta egoten delako. Bikaintasun hori da lege organikoak bilatzen
duena. Honekin batera, ikasleen arteko konpetentzia ere bilatzen eta lortzen
da. Gaur egun horretarako prestatu behar gara, daukagun sistema ekonomiko eta
politikoari aurre egin behar diogulako eta.
Baina hori ez zen gertatu behar. Eskola inklusiboaren helburua da
hezkuntza-komunitate erosoa, laguntzailea eta sustagarria sortzea, eta pertsona
guztiak seguru senti daitezela, eskubide berberak izatea, aintzat hartzen
dituztela suma dezatela, eta hezkuntza-premien arabera behar duten arreta aurki
dezatela komunitate horretan.
Homogeneotasunaren irizpidea ez da jada hartzen eskolan emaitza onak
izateko elementutzat, eta komunitate-ingurune heterogeneoen alde egiten da,
komunitate horiek hartzen dira egokitzat ikasleek beste ikasleekin bizitzen
ikas dezaten, eta, horrez gain, argudiatzen, kritikatzen, malgutasunez
jokatzen, informazioa bilatzen, aukeratzen eta prozesatzen, taldean lan egiten,
erabakiak hartzen, gatazkak konpontzen, eskuzabala izaten... ere ikas dezaten.
Azken finean, testuinguru egokia da curriculumeko alorrak ikasten eta
bizi-proiektuan ardura hartzen lagunduko dioten zenbait gaitasun garatu eta
gauzatu ditzan ikasleak.
Horrela funtzionatuko bagenu, sozializazioa ere garatzen jarriko genuke,
izan ere, irakasleak, ikasle guztietara egokitzen bada eta beharrezko atentzioa
eskaintzen badie, berarentzat ere tresna egokia izango da, metodo desberdinak
martxan dituelako eta bera ere prestakuntza jasoko eta asko ikasiko du.
Irakaslea izatea ez da bat ere erraza, horregatik ondo prestatuak egon behar
dira.
FUNTZIO
ASISTENTZIALA EDO HEZIZTENTZIALA
Funtzio
asistentziala edo hezitzaileari buruz zer esan asko dago.
Hasteko, aitzinean,
haur eskoletan funtzio asistentziala erabiltzen zen. Izan ere, gurasoen
ezintasuna beraien haurrak zaintzeko orduan, hura beste pertsona batekin
zaintzapean uztea suposatzen zuen. Hau da, pertsona hori, haurraren beharrak
edo oinarrizko premiak asetu behar zituen gurasoak kanpoan zeuden bitartean;
atsedenaz arduratu, elikatzeaz, higieneaz eta abar. Hori guztia heziketa
funtziorik gabe, izan ere, hori, gurasoen lana baitzen.
Gaur egun, haur
eskolen funtzioa guztiz aldatu da. Oraingoan funtzio hezitzailea da
oinarrizkoa. Hau da, haurra inguruarekin erlazionatu behar da, autonomia pertsonala landu behar du eta
ezagutzak barneratuz joan behar da. Horretarako, funtzio asistentzialari
heziketa lotu zaio. Beraz, haurraren oinarrizko premiak asetuko ditugu, osasuntsu
eta gustura egon dadin, baina beti ere hezteko helburu batekin.

LEHENTASUNA IKASLEEN
SOZIALIZAZIOAN ALA IKASKETA AKADEMIKOAN
Gure ustez, ikasleen
arteko sozializazioa eta ikasketa akademikoak batera joan behar dira. Izan ere,
helduak garenean eta lanera goazenean, talde lanak ugariak dira. Beraz, guzti
hau aurretik ez baduzu landu, oztopo handia izan daiteke (zure) etorkizunean.
Izan ere, bakardadean bizi izan bazara, oso zaila egingo zaizu beste
pertsonekin hitz egitea eta komunikatzea. Beraz eskolan, landu beharreko
teoriaz eta eman(BEHARREKO) materiaz eta baliagarriak izango zaizkizun
gaitasunak(AZ) aparte, sozializazioa lantzea ezinbestekoa dela diogu.
Gainera, sozializazio prozesuaren bitartez beste
gizarte eta kultura desberdinak ezagutzen dituzu:
Eskola inklusiboak bultzatzen dituen elkarrekintzetan, kontuan hartzen dira
eta balioetsi egiten dira taldeko ikasleen kulturak. Hori dela eta, hezkuntzak
beste eremu bat hartzen du: kultura artekotasuna. Horretarako, eremu berean
dauden kultura guztiak hezkuntzan sar daitezen laguntzen duten ekintzak
bultzatzen ditu, eta argi uzten du kultura aniztasuna aberastasunaren seinale
dela. Halaber, eskola inklusiboaren ardura da bitarteko guztiak ematea ikasleek
pertsona guztien bizimoduak, kultura-adierazpenak... ez direla berdinak errespetatzen
ikasteko, eta hezkuntza-berdintasuna eskatzea eta eskaintzea, pertsona guztiek
aukera berak izan ditzaten errealitatean.
UMEEN HEZIKETAREN ARDURA NAGUSIA ESTATUARENA ALA
FAMILIENA. BIEN PAPERA ARGITU
Gure Estatuan,
guztiok dakigun moduan, gure hezkuntza estatuaren esku dago, hau da, gobernuak kudeatzen
du. Gurasoak horretan ez daukate sartzerik. Hori ez du esan nahi gurasoak ez
dutela haien seme-alaben hezkuntzan parte hatzen. Noski, seme-alabak jaiotzen
diren momentutik familiarekin izaten da lehen kontaktua. Beraz transmititu
beharreko oinarrizko baloreak, arauak, ohiturak eta abar etxean ikasten eta
barneratzen dituzte. Horregatik ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko
elkar lana.
Hemengo gizartean, familiak eta eskolak, bat egiten dute haurrei dagokien helburu bakar honetan:
autonomia eta garapen integrala lortzen laguntzea, bai maila fisiko, kognitibo,
emozionala zein sozialean. Baina hemendik harantzago, gurasoek ez daukate zer
egiterik.
Beste Estatu batzuetan, aldiz, Homeschooling-a
legalizatua dago. Hau da, gurasoak beraien etxean irakasten diete euren
seme-alabei. Umea etxean hezten da. Kasu askotan, jende asko, metodo honen
kontra dago. Beste batzuk berriz, alde.
Askok diotenez, haurra etxean heztearen arazorik larriena,
nagusitan sozializatzeko oztopoak izan ditzakeela da.. Izan ere, eskolan, beste
ume askorekin egoten direlako eta etxean aldiz, bakarrik. Beste alde batetik, gurasoen
prestakuntza eskasa izaten da, ez daudelako irakaslearen adin prestatuak.
Beste batzuen arabera, metodo hau oso aproposa dela
diote. Izan ere, gurasoak horretarako prestatuak daudela eta beharrezko maila
eskuratzeko prest egoten direla haien seme-alabak egoki hezteko. Etengabeko
prestakuntzak jasotzen hari direla egokien irakastearren. Bai eta, ume horiek,
etxean ikasi eta gero, parkean sozializatzen direla edo akademietara joatean besteekin
sozializatzen direla defendatzen dute. Beraz, ez dela oztopo bat baizik eta
onuragarria. Alde horretatik, gurasoekin eta familiako giroan denbora gehiago
ematen dute, hortaz, elkarrekiko afektua handiagoa izango da, autonomoagoak
izango dira, familiako baloreak berenganatuko dituzte, … .
Beste alde batetik, eskolan, hainbeste ume daudenez, ez
dituzte banakotasunean hartzen, eta hori etxean ez da gertatzen. Norbaitek
azalpen luzeagoak edo argiagoak behar izanez gero, haurraren erritmora egokituko da.
ZUEN USTEZ, ZEINTZUK DIRA XXI MENDEKO ESKOLAREN XEDEAK?
Gure ustez, XXI. mendeko
eskolak honako 5 xede izan beharko lituzke:
- Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza sistema.
Euskal Hezkuntza Sistemak, herritar
guztiei, eskubide hauek bere egin beharko lituzke, gure ustez:
• Eskolaren bidez, euskaraz
ikasteko eta bizitzeko eskubidea bermatzea.
• Euskal Herriko Curriculum
propioa izatea.
• Hezkuntzaren bidez norbere
ahalmenak garatzeko eskubidea, pertsona kritiko eta aske izateko bidean.
• Euskal gizartera heldu berriak
izan eta Euskal Herriko ikas guneetan sartzen diren etorkinei euren ama
hizkuntza eta kultura errespetatuko zaizkienaren eskubide osoa aitortzea eta
bermatzea.
• Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza
komunitateak Hezkuntza Proiektua izateko eta kalitatez garatzeko eskubidea.
• Euskal Herriak hezkuntza
sistema propioa izateko eta arautzeko eskubidea.

2.- Euskal Curriculum oinarrizkoa
eta komuna definitzeko eta ezartzeko konpromisoa.
Curriculum propioa
definitzerakoan, ikuspegi berritzailea, eta etorkizunera begira hezkuntza
sistema osoaren berrikuntza orokorra sustatzera zuzendua dagoena planteatu
behar dugu; egungo eta biharko euskal gizartearen hainbat beharrizan sozialei
irtenbideak eskaintzeko modukoa, alegia. Etorkizuna eraikitzeko, kultur
integrazio inklusiboaren bidea jarraitzea proposatzen dugu; hau da, batasuna
eta aniztasuna bateratzen dituen bidea.
3.- «Hezkuntza Publikoa»
kontzeptuaren birdefinizioa.
«Hezkuntza Publikoa», herrien eta
herritar guztien garapenerako beharrak asetzen dituen hezkuntza izan behar da,
aukera berdintasunean eskubide guztiak ziurtatuko dituen kalitatezko zerbitzua,
alegia. Finantzazioak eta kontrolak, esaterako, publikoak izan beharko lukete;
eta hezkuntza publikoaren kudeaketa eraginkorra, gardena eta jarraipen soziala
duena.
5.- Hezkuntzaren lehentasun
soziala.
Hezkuntzak berebiziko garrantzia
du norbanakoaren eta herri baten garapenean, baita gizartea kohesionatzeko ere.
Horregatik guztiagatik, hezkuntzak lehentasun soziala izan behar du, eta baita
beharrezkoak dituen baliabideak eta inbertsioak jaso ere.
BIBLIOGRAFIA
Gure lana osatzeko, hurrengoko
web orrialde eta aldizkarietan bilatu dugu informazioa.
Klaseko apunteetatik
Egileak: Nerea Rojo, Leire Sanchez eta Esti Muzás