ELKARRIZKETA
Gure bizitzan zehar zenbait egoera
ezberdin aurkeztuko zaizkigu, eta horiei aurre egiteko gai izan behar gara.
Egora horiek onak zein txarrak izango dira. Lan honen bidez irakasle baten
bizitza akademikoa nolako den ikusiko dugu eta aurkeztutako egoerak nola
aurrera eraman dituzten. Gure kasuan irakaslea lehen hezkuntzakoa da eta 29
urte darama irakasle bezala lanean. Elkarrizketatutako pertsona emakumea da, Itziar
izenekoa. Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako graduak eskuratu zituen, eta ordutik,
irakasle bezala lanean aritu da gaur egun arte. Bere bizitza profesionalean
nabarmentzekoa da lau urtez zuzendaritzako talde barruan izan
zela, idazkari bezala.
Orain bere hasiera nolako izan zen
ikusiko dugu. Graduak amaitu ondoren lanean hasi zen ordezkapenak egiten, bost
eskola ezberdinetan egon zen urte batez. Ordezkapen horietako batzuk soilik
aste betekoak izan ziren. Gero oposaketak gainditu zituen, behin betiko plaza
lortuz. Bere hitzetan: “nire garaian
errez lortzen zen lanean sartzea. Araban euskaldun gutxi ginen eta beharra
zegoen”. Ikasturte oso bat eskola batean pasatu ondoren, hurrengo ikasturtean
behin betiko plaza eman zioten. Plaza hori Laudioko ikastola batean eskuratu
zuen eta bertan bi ikasturte egon zen. Baina, bizitza Gasteizen zuenez
(etxebizitza, familia…) lekualdaketa eskatu zuen eta horrez geroztik orain
dagoen Gasteizko ikastolan 26 urte darama.
Hasierako eskoletan soilik A eredua
zegoen, hau da, dena gaztelaniaz egiten zuten eta Itziar euskara ematen zuen
irakaslea zen. Baina, oraingo ikastolan
D eredua dago eta bertan tutore bezala jarduten du.
Hasiera guztietan bezala, Ikastoletan
hasterakoan oso urduri jartzen zela dio (gurasoekiko bilerak, ume bat erori
delako…). Urtero kurtso berria hasterakoan ere urduritasuna nabaritzen da umeak
ezezagunak baitira, ez dakizu zer egoerekin aurkituko zaren… Hala ere, urteak
pasa ahala lasaitzeko gai zara eta gehiago disfrutatzen duzu.
Bizitzan zehar krisiak eta arazoak
ditugu eta horiek gure bizitza profesionalean eragiten dute. Itziarri zenbait zailtasun
aurkeztu zitzaizkion bidean; alabak izan zituen Laudioko ikastolan zegoen bitartean
eta ez zen batere erraza kanpoan lan egitea eta bizitza familiarra aurrera
eramatea. Nolanahi ere, trasladoa eskuratu ondoren dena askoz errazagoa
bilakatu zela dio.
Ikastola bakoitzak metodologia bat
jarraitzen du eta Itziar dagoen ikastolan metodologia berriaren alde egiten du.
Horregatik, Haur Hezkuntzan eta Lehen
Hezkuntzako 1 eta 2. mailan txokoen dinamika aurrera eramaten dute. Era berean,
lan kooperatibo proiektu batean sartuta daude. Eta, horretaz aparte, hezikidetza
eta bizikidetza proiektuak aurrera eramaten dituzte.
Beste alde batetik harremanak
dauzkagu, lanbide honetan beti izango gara besteekin kontaktuan. Beraz,
harremanak garrantzia handiko elementua dira. Itziarren besteekiko harremanak,
bere esanetan, oso onak dira: Lankideekiko harremanak oso onak dira, normalean
ez dago inolako arazorik, haurrekikoak
ere bikainak dira gehienetan, kontuan hartu behar dugu 1. Mailan dagoenez
oraindik ez direla arazo larririk agertzen, gainera adin horietako ikasleak oraindik
maitagarriak direla dio. Ildo beretik, gurasoekiko
harremanak dauzkagu eta horiek ez dira egunerokoak, dena dela, besteak bezain
garrantzitsuak dira. Bakarkako bilerak
ikasturtean bitan gutxienez egiten dira. Arlo horretan denetarik aurkitu
daitekeela dio. Batzuetan familia barruan arazoak daude eta umearengan islatzen
dira, besteetan guraso batzuei esaten diezuena ez dute ulertzen edo askotan ez
dute entzun nahi…. Edonola ere, badaude familia batzuk oso jatorrak direnak.
Gaur egun, eztabaida handia sortzen
ari da hezkuntzaren arloan: Benetan aurrera pausuak ematen ari gara hezkuntzan?
Itziarren ustez hezkuntzak aurrera pausu ikaragarriak
ematen ari da. Ez dago antzik lehen zegoen hezkuntza ereduarekin, lehen dena arrazonamendurik
gabe ikasi behar zen. Orain gehiago kontutan izaten da ikaslea eta bere
ingurua. Ikasteak helburu bat du eta gauza ez da ikasgaiak buruan sartzea,
baizik eta ulertzea eta benetan ikastea. Beraz, Itziarrek dio ez daukala zer
ikusirik bere garaiko ikasketekin. Hori bai, orain irakasleak batzuetan ez dira
merezi duten bezala tratatuak guraso batzuengandik, errespetu falta pairatzen
dute, haien laguna balitz bezala tratatuak dira… Hau da, irakasleak ez dira
seriotasunez hartzen.
Gero eta teknologia gehiago daude. Horiek lagungarriak
izan daitezke hezkuntzan. Itziar hauen alde dago. Beharrezkoak direla uste du, baina, arazo bat
aurkitu du: batzuetan eskoletan ez dago diru nahikorik gela guztietan teknologia berriak ,arbela
digitalak edo ordenagailuak jartzeko. Bera 1.mailan arbela digitala beharrezkotzat
jotzen du eta berak lan egiten duen ikastolan ez dago horrelakorik.
Beste alde batetik, diziplina daukagu. Diziplinaren
definizioa era sinpleenean azalduta honetan datza: jokabideen koordinazioan, erabiltzen direnak
trebetasunak garatzeko edo portaera zehatz bat jarraitzeko. Itziarrek diziplina
errespetuarekin lotzen du. Errespetua izan behar da ikasleekin eta haiek irakasleekin.
Diziplina ez da zigorra. Lehenengo unetik arauak plasmatu behar dira gelan.
Horiek bai Ikasle, bai irakaslearekin adostu behar direnak eta betetzen ez direnean
ere zer ondorio egongo diren erabakitzea.
Gurasoak
guztiz inplikatu behar dira ikasleen hezkuntzan eta hare gehiago haurrak txikiak
direnean. Haien etorkizunean eragina izango baitute. Oso garrantzitsua da gurasoen papera ikasleen hezkuntzan. Gurasoek
jakin behar dute haurrak matematika, ingurunea, euskara… ikasterako orduan bakarrik ezin dutela, lagundu behar zaiela. Aurrerago haiek bakarrik hasiko dira ikasten
autonomia eskuratuz, baina hasieran beharrezkoa da gurasoen papera oinarri bat
ezartzeko. Beste alde batetik, ez da bakarrik ikasten edo etxeko lanekin
laguntzea baizik eta seme-alaben jarrerak, auto-estima ,gatazkak… hau da, aurkitu
daitezkeen arazoetatik irteten laguntzea. Denetarik dago, guraso batzuk
inplikatzen dira, baina, zoritxarrez beste batzuk ez, umearen kaltetan.
Azkenik, badakigu ikastoletan askotan momentu latzak
bizi daitezkeela bai irakasleekin, bai haurrekin, zein gurasoekin. Itziarrek ez ditu asko bizi izan, berarentzat momentu txarrenak dira arazo bat
ikusten duenean eta ezin duenean konpondu, gurasoek ez dutelako lagundu nahi edo ikasleak
arazo larria duelako etab. Ezintasunaren aurrean aurkitzen denean da txarrago pasatzen
duenean.
Itziarren esperientziari erreparatuta, ondorio gisa
esan dezakegu, irakasle bezala jardutean
egoera ezberdinetatik pasatu beharko garela. Batzuetan egoera errazak izango dira,
gustukoak, atseginak… eta beste batzuk justu kontrakoa. Argi dago
esperientziaren bidez, gero eta gehiago ikasiko dugula eta geure burua garatuko
dugula.
Esti Muzás
No hay comentarios:
Publicar un comentario