domingo, 15 de noviembre de 2015

Nerea Rojok,Teresa Rodriguez irakasleari eginiko elkarrizketa



   IRAKASLEARI ELKARRIZKETA




  Taldea: Haur Hezkuntza GA2 
Ikasturtea: 2015/2016 
Modulua: Irakasle Funtzioa 
Izena: Nerea Rojo Zarragoitia 
Irakaslea: Jose Antonio Ibarrola


  Gaurkoan, Gorlizeko Ikastetxera hurbildu naiz, Teresa Rodriguez izeneko Haur Hezkuntzako irakasleari elkarrizketa egitera. Hurrengo paragrafoetan, bere bizitzan zehar izandako esperientziak eta bere lan mundua azaltzen dira. 
   Teresa, goian aipatzen den bezala, 49 urteko Haur Hezkuntzako irakaslea da, 4 urteko gelan hain zuzen. Hogei urte darama hezkuntza munduan lan egiten.
  Hasteko, Unibertsitatean, Magisteritza ikasketak egin zituen, Zientzia arloan. Izan ere, antzinean, gaur egun ez bezala, Magisteritzako ikasketak modu honetan banandurik zeuden; letretako, zientzietako eta ingelerako magisteritza. Eta Haur Hezkuntza, graduaren barruan, espezialitate bat zen. Orain aldiz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi Gradu desberdin dira. Ikasketa horiek bukatu eta jarraian Haur Hezkuntzako espezialitatea egin zuen urrutiko unibertsitatearen bidez, Gasteizen. Horretaz aparte, euskaltegi eta barnetegietan hiru urtez aritu zen, izan ere, ikasketak erdararaz egin zituen eta euskara behar zuen lanerako.
  Jarraian, Teresak lanean izan zuen lehen kontaktua azaltzen da.  Berak, benetan gustuko zuena musika zen. Antzinean, ez zegoen aukerarik espezialitate hori aukeratzeko, beraz, hurrengo hau egin zuen: Asociación Juventudes Musicales izeneko Bilboko elkarte batetan sartu zen. Bertan bi urtez egon zen, eta elkarte horren bidez, eskola batetan lan egiten hasi zen. Elkartea ez zegoen Euskal Gobernuaren menpe, beraz, jasotako soldata bertatik zetorren eta ez gobernutik. Aurrerago, Euskal Gobernuak, eskoletan musika ikasgaia jarri nahi izan zuen, baina ez zegoenez inolako ikasketarik horretarako, zerrenda batzuk zabaldu zituzten, non, musikaren inguruan zerbait zekitenek apuntatu ahal ziren. Hortaz, apuntatu eta aste gutxira lanean hasi zen eskola batetan. Beraz, esan daiteke, lana topatzeko erraztasun edo zorte asko izan zuela.
  Bestalde, musikan lanean hasterakoan, hainbat eskola desberdinetatik pasatu izan zen. Lehendabizi,  eskola pribatu batetan kurtso erdia aritu zen. Geroago eskola publikoetan ordezkapenak egiten aritu zen eta hortik publikoetan jarraitu izan du beti. Lemoizeko herriko eskolan, Gorlizen, Ortuellan, Plentzian, Arangoitin eta San Ignacio urte batez eta Mungian 5 urtez egon zen. Eskola guzti horietatik pasatu eta gero, oposaketak prestatu izan zituen, Gorlizeko Eskolan finko gelditzeko.  Zorionez, momentuz, hezkuntzan daraman urte guzti hauetan, irakaslea izateaz aparte, ez ditu bestelako ardurarik bete behar izan, hala nola, zuzendaria izatea, koordinatzailea eta horrelakoak.
   Teresak, egondako eskoletan zer nolako metodologia erabiltzen zuten azaldu zidan; hala nola, Gorlizen, gaur egun famatua den Amara berri sistemarekin lan egin zuen eta  beste haur eskoletako sistema, proiektuzko metodologia erabiltzen zen, hau da, Urtxintxa metodoa. Eta metodo guzti horietatik, bakoitzetik zerbait gustukoa eraman duela aipatu zuen, naiz eta metodo bat konkretuki oso gustuko izan, Amara Berriren kasua den bezala.
  Gai horretan aparte, aniztasunaren kontua dela eta, eskola guztietan bezala, bera ere, ikasle bereziekin topatu da. Down Sindromea eta Asperger patologia pairatzen zuten bi umeekin egon zen. Berak azaldu zidan bezala, arazodun umeak laguntzak izaten dituzte gelako irakaslea edo tutoreaz aparte. Gelan, hainbat orduz laguntzaile batekin egoten dira, eta gero, beraien egoerak Berritzegunetik kontrolatzen dituzte, haien segimenduak egiten dituzte eta noizean behin eskolara joaten dira zer nolako aurrerapausoak izaten dituen ikusteko. Eskolan ere kasu horiek bideratzeko eta jarraitzeko lan taldeak daude, hala nola, psikologoak, pedagogoak, eta abar. Baina orokorrean, arazodun umeekin egotea gogorra da, izan ere, arreta asko behar dutelako, eta azkenean gelan beste 20 ume izaten dira. 
  Hezkuntzan beste kontu garrantzitsu bat, diziplina da. Haur Hezkuntzan diziplina, helburu edo arau minimo batzuk ezartzean eta betetzean datza, gelako lan giroa lasaia izan dadin, gustura lan egin ahal izateko.  Adibidez; ez oihukatu, guztiok batera ez hitz egitea eta horrelako arau minimoak.

  Horretaz aparte, lanean lehenengo kontaktua izaterakoan, nolakoak izan diren lankide, ikasle eta gurasoekiko harremana azaltzen du. Teresarentzat, ikasleekiko harremana onena izaten da. Izan ere, oso maitekorrak dira eta egunero zerbait polita esaten dizute. Bere kasuan, guraso eta lankideekiko harremana bikaina izan da orain arte. Zorionez, ez du inolako arazorik izan inorekin. Garrantzitsua dela aipatzen du, gurasoen eta eskolaren arteko harremana. Berarentzat, haien inplikazioa umearen hezkuntzan ezinbestekoa da haurraren garapen egoki baterako. 
  Hezkuntza Erreformak direla eta, Haur Hezkuntzan ez dute askorik eragiten, izan ere, erreformak Bigarren Hezkuntzan eta Goi mailako ikasketetan eragin gehiago izaten dute. Haur Hezkuntzan azkenean, eskola bakoitzak bere erara funtzionatzen du.
  Bukatzeko, gaur egun zer esan gehien daukan gaiarekin amaituko dut. Teknologia berriak. Teresaren garaian, ez zegoenez intenetarik, eskolan ordenagailu bat sartu zuten momentuan, hasiera batean, erabiltzen jakiteko kurtso batzuk jaso behar izan zituzten. Denbora pasatu ahala eta jakintza minimo batzuk eskuratu eta gero geletan ordenagailuak sartuz joan ziren. Gaur egun aldiz, gure gizartea hain aurreratua dago, zein, beharrezkoa den internetekin bizitzea, egunerokotasunean ordenagailuen bidez lanean aritzen garelako. Beraz, Haur Hezkuntzan, 3 urteko geletan, ordenagailuak sartzen hasi dira, haurrei arratoia nola erabili behar den erakusteko bai eta joko edo ipuinak bertan ikusi eta egiteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario