lunes, 16 de noviembre de 2015


                                       XXI. MENDEKO ESKOLA



  Askotan, antzinako hezkuntzari buruzko eta gaur egungo hezkuntzari buruzko eztabaida handiak sortzen dira. Izan ere, ikasleak hezteko eta irakasteko moduak asko aldatu diren lehendik orain.



  Lan honen bitartez, azaltzen dugu, gaur egun, zer nolako aldaketak ikusten diren lehengo ikasketekin alderatuz eta zer nolako hezkuntza espero dugun etorkizunean orain dagoen maila hobetu dezan. Bai eta ikasleak lanbidea eskuratzeko aukerak nola erraztu edo arazo hori nola zuzendu daitekeen.



  Aurkibidean ikusi dezakezuen moduan, bereziki, hainbat ataletan zentratu gara, izan ere, gaur egun aldaketa gehien jasan dituztenak izan direlako.



  Lanaren bukaeran, gure ustez zeintzuk izan beharko liratekeen XXI. Mendeko eskolaren xede nagusiak aipatzen dira.





  IKUSPEGI KRITIKOA ADMINISTRAZIOAREN ETA GURE ALDETIK



  Gizarteko bizitzan, familian, hezkuntza-sisteman, informazio-teknologia aurreratuenen erabileran, lan-munduan eta abarrean azken urteotan gertatu diren aldaketek uste baino askoz gehiago aldatu dituzte belaunaldi gazteen gizarteratzeko eredu, mekanismo eta prozesuak. Horren ondorioz, giro nahasia sortu da familian, eskolan eta administrazioan, eta gazteen jarrera berriei  buruzko azalpen eta erantzunen bilaketa sakona eragin du.

  Egoera larri horren ondorioz, egindako ikerketa askotan azpimarratzen den bezala, familiak euren erantzukizun gizarteratzaileak eskolaren esku uzten joan dira pixkanaka. Irakasleek eta eskola-zuzendaritzek joera hori benetan gertatzen ari dela adierazi dute, eta kasu askotan baita kritikatu ere. Aldi berean, norbanakoarengandik hurbilen dagoen komunitateak ere auzoa nahiz udalerria behin eta berriro adierazi izan du gazteek jasotzen duten hezkuntzaren kalitatea eskasa dela, baina askotan norbanakoaren inguru hurbilak historian zehar hiritar gazteen gizarteratzean eta hezkuntzan bete duen funtsezko funtzioaz ohartu gabe.

  Lan-proiektu komun batek, beste alderdi batzuen artean, honako hauek garatu behar ditu: familiak eskolan parte hartzea, eskolak ingurunean eta alderantziz, eta enpresak, udalerriak eta elkarteen presentzia eskolan bertan, elkarlanean eta batak bestearen jarduera esparruetan sartu gabe. Beraz, hezkuntza-proiektu formalek, ez-formalak eta informalak epe luzeko perspektiba batean bat egite izango litzateke kontua.

  Ikastetxeak irakasten den lekua edo ezagutza jakin batzuk transmititzen diren lekua baino zerbait gehiago izan behar badu, ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana aztertu behar da lehendabizi. Gazteek euren ingurunea hobeto ezagutzen dutela ziurtatu behar da. Horrek, aldi berean, ingurunearekin identifikazio eta lotura handiagoa izatea ekarriko luke eta, ondorioz, hobeto integratzea.





INGURUAN NAGUSI DEN KULTURAREN TRANSMISIO HUTSA ALA GIZARTEA ALDATZEA



Gizarte guztietan gertatzen den bezala, bakoitzak kultura ezberdin bat dauka. Kultura horretan edo beste batetan jaiotzeak, pertsonei,  behartzen gaitu  balore zehatz batzuk barneratzera. Hau da, pertsonen izaera nolakoa izan behar den markatzen du kulturak. Beraz, gizarte batean integratzeko, ezinbestekoa da bertako kultura ezagutzea eta errespetatzea.



Hezkuntza kulturarekin guztiz lotuta dago. Beraz, hezkuntzaren bidez, transmisioak ematen dira. Gure hezkuntzaren helburu nagusia, kulturaren transmisioan datza, baina irakasle bakoitzak haien pentsatzeko moduaren arabera adierazten dute.



Gaur egun, askok, estatuko  kulturaren kontra daude eta aldaketak behar dituela adierazten dute, beraz, ikasleei, kultura berritu behar dela transmitituko diete.




Honekin lortu nahi dena da, ikasleak kritikoak izatea, hau da, haien kabuz pentsatzea, gizartean dauden gabeziak konpondu ahal izateko.





IKASTEN TRABAK TOPATZEN DITUZTEN IKASLEEI BEREBIZIKO LAGUNTZA EMATEA ALA IKASLEEN BIKAINTASUNA GARATZEA



Irakasle askok, gaur egun, garrantzi gehiago ematen diete ikasle azkarrei. Beraz, gainontzeko ikasle askok, baztertuak sentiarazten dira eta askok eskola uzten dute. Beraz, ikasle azkarrak irakaslearen ardurapean egongo dira beti eta honekin batera haien notetan bikaintasuna etorriko da, izan ere, atentzio osoa beraiei bideratuta egoten delako. Bikaintasun hori da lege organikoak bilatzen duena. Honekin batera, ikasleen arteko konpetentzia ere bilatzen eta lortzen da. Gaur egun horretarako prestatu behar gara, daukagun sistema ekonomiko eta politikoari aurre egin behar diogulako eta.

Baina hori ez zen gertatu behar. Eskola inklusiboaren helburua da hezkuntza-komunitate erosoa, laguntzailea eta sustagarria sortzea, eta pertsona guztiak seguru senti daitezela, eskubide berberak izatea, aintzat hartzen dituztela suma dezatela, eta hezkuntza-premien arabera behar duten arreta aurki dezatela komunitate horretan.

Homogeneotasunaren irizpidea ez da jada hartzen eskolan emaitza onak izateko elementutzat, eta komunitate-ingurune heterogeneoen alde egiten da, komunitate horiek hartzen dira egokitzat ikasleek beste ikasleekin bizitzen ikas dezaten, eta, horrez gain, argudiatzen, kritikatzen, malgutasunez jokatzen, informazioa bilatzen, aukeratzen eta prozesatzen, taldean lan egiten, erabakiak hartzen, gatazkak konpontzen, eskuzabala izaten... ere ikas dezaten. Azken finean, testuinguru egokia da curriculumeko alorrak ikasten eta bizi-proiektuan ardura hartzen lagunduko dioten zenbait gaitasun garatu eta gauzatu ditzan ikasleak.

Horrela funtzionatuko bagenu, sozializazioa ere garatzen jarriko genuke, izan ere, irakasleak, ikasle guztietara egokitzen bada eta beharrezko atentzioa eskaintzen badie, berarentzat ere tresna egokia izango da, metodo desberdinak martxan dituelako eta bera ere prestakuntza jasoko eta asko ikasiko du. Irakaslea izatea ez da bat ere erraza, horregatik ondo prestatuak egon behar dira.



FUNTZIO ASISTENTZIALA EDO HEZIZTENTZIALA

  Funtzio asistentziala edo hezitzaileari buruz zer esan asko dago.

  Hasteko, aitzinean, haur eskoletan funtzio asistentziala erabiltzen zen. Izan ere, gurasoen ezintasuna beraien haurrak zaintzeko orduan, hura beste pertsona batekin zaintzapean uztea suposatzen zuen. Hau da, pertsona hori, haurraren beharrak edo oinarrizko premiak asetu behar zituen gurasoak kanpoan zeuden bitartean; atsedenaz arduratu, elikatzeaz, higieneaz eta abar. Hori guztia heziketa funtziorik gabe, izan ere, hori, gurasoen lana baitzen.

  Gaur egun, haur eskolen funtzioa guztiz aldatu da. Oraingoan funtzio hezitzailea da oinarrizkoa. Hau da, haurra inguruarekin erlazionatu behar da,  autonomia pertsonala landu behar du eta ezagutzak barneratuz joan behar da. Horretarako, funtzio asistentzialari heziketa lotu zaio. Beraz, haurraren oinarrizko premiak asetuko ditugu, osasuntsu eta gustura egon dadin, baina beti ere hezteko helburu batekin.






LEHENTASUNA IKASLEEN SOZIALIZAZIOAN ALA IKASKETA AKADEMIKOAN



Gure ustez, ikasleen arteko sozializazioa eta ikasketa akademikoak batera joan behar dira. Izan ere, helduak garenean eta lanera goazenean, talde lanak ugariak dira. Beraz, guzti hau aurretik ez baduzu landu, oztopo handia izan daiteke (zure) etorkizunean. Izan ere, bakardadean bizi izan bazara, oso zaila egingo zaizu beste pertsonekin hitz egitea eta komunikatzea. Beraz eskolan, landu beharreko teoriaz eta eman(BEHARREKO) materiaz eta baliagarriak izango zaizkizun gaitasunak(AZ) aparte, sozializazioa lantzea ezinbestekoa dela diogu.



Gainera, sozializazio prozesuaren bitartez beste gizarte eta kultura desberdinak ezagutzen dituzu:

Eskola inklusiboak bultzatzen dituen elkarrekintzetan, kontuan hartzen dira eta balioetsi egiten dira taldeko ikasleen kulturak. Hori dela eta, hezkuntzak beste eremu bat hartzen du: kultura artekotasuna. Horretarako, eremu berean dauden kultura guztiak hezkuntzan sar daitezen laguntzen duten ekintzak bultzatzen ditu, eta argi uzten du kultura aniztasuna aberastasunaren seinale dela. Halaber, eskola inklusiboaren ardura da bitarteko guztiak ematea ikasleek pertsona guztien bizimoduak, kultura-adierazpenak... ez direla berdinak errespetatzen ikasteko, eta hezkuntza-berdintasuna eskatzea eta eskaintzea, pertsona guztiek aukera berak izan ditzaten errealitatean.





UMEEN HEZIKETAREN ARDURA NAGUSIA ESTATUARENA ALA FAMILIENA. BIEN PAPERA ARGITU



Gure Estatuan, guztiok dakigun moduan, gure hezkuntza estatuaren esku dago, hau da, gobernuak kudeatzen du. Gurasoak horretan ez daukate sartzerik. Hori ez du esan nahi gurasoak ez dutela haien seme-alaben hezkuntzan parte hatzen. Noski, seme-alabak jaiotzen diren momentutik familiarekin izaten da lehen kontaktua. Beraz transmititu beharreko oinarrizko baloreak, arauak, ohiturak eta abar etxean ikasten eta barneratzen dituzte. Horregatik ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko elkar lana.



Hemengo gizartean, familiak eta eskolak, bat egiten dute haurrei dagokien helburu bakar honetan: autonomia eta garapen integrala lortzen laguntzea, bai maila fisiko, kognitibo, emozionala zein sozialean. Baina hemendik harantzago, gurasoek ez daukate zer egiterik.

Beste Estatu batzuetan, aldiz, Homeschooling-a legalizatua dago. Hau da, gurasoak beraien etxean irakasten diete euren seme-alabei. Umea etxean hezten da. Kasu askotan, jende asko, metodo honen kontra dago. Beste batzuk berriz, alde.

Askok diotenez, haurra etxean heztearen arazorik larriena, nagusitan sozializatzeko oztopoak izan ditzakeela da.. Izan ere, eskolan, beste ume askorekin egoten direlako eta etxean aldiz, bakarrik. Beste alde batetik, gurasoen prestakuntza eskasa izaten da, ez daudelako irakaslearen adin prestatuak.

Beste batzuen arabera, metodo hau oso aproposa dela diote. Izan ere, gurasoak horretarako prestatuak daudela eta beharrezko maila eskuratzeko prest egoten direla haien seme-alabak egoki hezteko. Etengabeko prestakuntzak jasotzen hari direla egokien irakastearren. Bai eta, ume horiek, etxean ikasi eta gero, parkean sozializatzen direla edo akademietara joatean besteekin sozializatzen direla defendatzen dute. Beraz, ez dela oztopo bat baizik eta onuragarria. Alde horretatik, gurasoekin eta familiako giroan denbora gehiago ematen dute, hortaz, elkarrekiko afektua handiagoa izango da, autonomoagoak izango dira, familiako baloreak berenganatuko dituzte, … .

Beste alde batetik, eskolan, hainbeste ume daudenez, ez dituzte banakotasunean hartzen, eta hori etxean ez da gertatzen. Norbaitek azalpen luzeagoak edo argiagoak behar izanez gero,  haurraren erritmora egokituko da.



ZUEN USTEZ, ZEINTZUK DIRA XXI MENDEKO ESKOLAREN XEDEAK?

Gure ustez, XXI. mendeko eskolak honako 5 xede izan beharko lituzke:

  1. Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza sistema.



Euskal Hezkuntza Sistemak, herritar guztiei, eskubide hauek bere egin beharko lituzke, gure ustez:



• Eskolaren bidez, euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea bermatzea.

• Euskal Herriko Curriculum propioa izatea.

• Hezkuntzaren bidez norbere ahalmenak garatzeko eskubidea, pertsona kritiko eta aske izateko bidean.

• Euskal gizartera heldu berriak izan eta Euskal Herriko ikas guneetan sartzen diren etorkinei euren ama hizkuntza eta kultura errespetatuko zaizkienaren eskubide osoa aitortzea eta bermatzea.

• Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitateak Hezkuntza Proiektua izateko eta kalitatez garatzeko eskubidea.

• Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa izateko eta arautzeko eskubidea.



2.- Euskal Curriculum oinarrizkoa eta komuna definitzeko eta ezartzeko konpromisoa.



Curriculum propioa definitzerakoan, ikuspegi berritzailea, eta etorkizunera begira hezkuntza sistema osoaren berrikuntza orokorra sustatzera zuzendua dagoena planteatu behar dugu; egungo eta biharko euskal gizartearen hainbat beharrizan sozialei irtenbideak eskaintzeko modukoa, alegia. Etorkizuna eraikitzeko, kultur integrazio inklusiboaren bidea jarraitzea proposatzen dugu; hau da, batasuna eta aniztasuna bateratzen dituen bidea.



3.- «Hezkuntza Publikoa» kontzeptuaren birdefinizioa.



«Hezkuntza Publikoa», herrien eta herritar guztien garapenerako beharrak asetzen dituen hezkuntza izan behar da, aukera berdintasunean eskubide guztiak ziurtatuko dituen kalitatezko zerbitzua, alegia. Finantzazioak eta kontrolak, esaterako, publikoak izan beharko lukete; eta hezkuntza publikoaren kudeaketa eraginkorra, gardena eta jarraipen soziala duena.



5.- Hezkuntzaren lehentasun soziala.



Hezkuntzak berebiziko garrantzia du norbanakoaren eta herri baten garapenean, baita gizartea kohesionatzeko ere. Horregatik guztiagatik, hezkuntzak lehentasun soziala izan behar du, eta baita beharrezkoak dituen baliabideak eta inbertsioak jaso ere.





BIBLIOGRAFIA



Gure lana osatzeko, hurrengoko web orrialde eta aldizkarietan bilatu dugu informazioa.






Klaseko apunteetatik

Egileak: Nerea Rojo, Leire Sanchez eta Esti Muzás

1 comentario:

  1. Lanaren egitura ona da; baina, argudioetan ez dago aipamen bat ere. Zuen aurreko ezagutzez bakarrik baliatu zaretela ematen du. Bibliografian APA arauak ez dutuzue kontuan hartu

    ResponderEliminar